XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atsedenaldiaren ondoren, honako jaun hauek egin dituzte galdera eta oharrak Ibon Sarasolaren hitzaldiaz: A. Eguzkitza, P. Uribarren, J. Haritschelhar, X. Altzibar eta X. Kintanak.

Gero txosten hauek irakurri dira: Ortografia gomendio batzuei buruzko gogoeta (J. Butron); Ortografiazko arazoak: esploradore ala exploradore? (M. L. Oñederra); Zergatik gorde x letra maileguzko hitzetan (M. Ensunza, J. R. Etxebarria eta K. Altonaga); Bat / batzuk eta nor / nortzuk Euskal Herriko Hizkuntz Atlaseko datuen arabera (K. Segurola eta Izaskun Etxebeste); Laburtzapenen deklinabidea (I. Zabala); Laburdura sistema berezi bat. Konposatu kimikoen formulazioa (J. K. Odriozola), eta Euskaltzaindiaren gomendio-arauen idazkeraz: letra larriei buruzkoaren kasuan (A. Elosegi).

Txosten hauetaz I. Sarasola, X. Kintana, J. M. Txurruka, E. Gerrikagoitia eta X. Altzibar izan dira ohargileak.

Urriaren 4an, asteartea

Goizeko 9.30tan hasi da saioa.

P. Altunak eta P. Salaburuk moderatzaile betekizuna izan dute egun.

Mikel Zalbidek Euskaltzaindiaren gomendio-erabakiak (II). Hitz elkartuak: irizpide nagusiak eta banan-banako arauak izeneko hitzaldia irakurri du lehenik.

Honako puntu hauk erabili ditu xeheki: hitz elkartuen erabilpen eremua; hitz junturako hots aldaketak: hots legeak; lehen osagaiaren amaiera -a denean: galdu ala ez; berrelkarketa; bereiz idazteko hitz elkartuak; marrarekin idazteko diren hitz elkartuak; loturik idazteko diren hitz elkartuak; marrarekin edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak; marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak.

Hitzaldi honi buruz galderak egin dituzte X. Kintana, A. King, A. Lobera, X. Altzibar, A. Irigoyen, J. M. Txurruka, Juan Garzia, P. Telleria eta M. Azkaratek.

Atsedenaldiaren ondoren bi txosten irakurri dira: Aditzoina Ioannes Leizarragagan (E. Zulaika) eta Bizkaieraren aberastasunetarik zeintzuk diren batuan sartu beharrekoak (J. L. Goikoetxea).

Bi lan hauetaz galdegile izan dira Juan Garzia, A. King, Tx. Peillen, K. Garai, L. Fernandez eta E. Gerrikagoitia.

11.30tan Patxi Goenagak Gramatikari buruzko proposamenak (I). Batasunerako proposamenak deritzan hitzaldia aurkeztu du.

Hauek izan dira Gramatika batzordearen eskutik datozen proposamenak: diptongoz amaitzen diren izenen deklinabidea; hori eta, hori edo eta horrelakoen idazkeraz; orduak nola esan; ezkero / -ez gero; zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxaron, itxoin, deitu); baldintzaren ondorioetako egingo nuen bezalakoak; betiko eta betirako; ekartzea merezi du; partitiboa baiezko perpausetan; egiteko asmoz,